Josu Reparaz: "Aurrematrikulazioa igo da Ikastoletan %30 iazko datuekin alderatuta"

Reyes Ilintxeta 2024ko mar. 27a, 12:21

383 ikaslek eman dute izena Nafarroako 15 ikastoletan, iaz baino %30 gehiago. Bestalde Artea Oinez, 81 artisten lanak biltzen dituen  erakusketa ikusgai dago Kondestablearen Jauregian maiatzaren 5era arte. 

Artea hizkuntza unibertsal gisa hartuta, Zangozako Ikastolak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Artea Oinez erakusketaren edizio berria antolatu dute. Erakusketa Kondestable Civivoxean egonen da ikusgai maiatzaren 5era bitarte. Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotziak gaur goizean aurkeztu du erakusketa, Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendariaren eta erakusketaren komisarioarekin eta Nagore Oria Telletxea Zangozako Ikastolako zuzendariarekin batera. 

Nafarroako Ikastolen Elkarteak, erakusketa bakar batean artearen mundura hurbilketa desberdinak eskaintzeko apustua egiten du. Hain zuzen, 83 euskal egileren lanak ikusteko aukera ematen du erakusketak. Sorkuntzen bidez ahots desberdinak eskaintzen dituzte; mundua ikusteko, ulertzeko eta irudikatzeko modu desberdinak. Alde horretatik, ibilbide desberdin horiek erakusketa-espazio berean aurkitzen eta elkartzen dira, elkarrizketa aberasgarria eta publiko desberdinekiko lotura ahalbidetuz. Artea Oinezen bildutako artisten artean daude, besteak beste, Carlos Irijalba, Dora Salazar, Celia Eslava, Koko Rico, Begoña Zubero eta Xabier Agirre.

Hainbat diziplina aztertzen dituzten artistak direnez, erakusketak pinturak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak barne hartzen ditu, artearen –bere adierazpen artistikoen– ikuspegi orokorra eskaintzeko. Izan ere, artistek hainbat teknika eta materialen erabilera aztertzen dute,hala nola aluminioa, altzairua, argizaria, olioa, portzelana, oihala, PVCa, tinta eta argazkia. 

Edizio honetan Miren Doiz nazioarteko oihartzuna duen artista nafarra omenduko dute. Haren ekoizpenak arte garaikidearen epizentroan kokatzen du, sustrai figuratiboko piktorikoa eta abstraktuena konbinatzean, ikusleak jakin dezan zer den erreala eta zer birsortzen duen. 1980an Iruñean jaioa, Doiz Erromako Espainiako Errege Akademiako bekaduna izan zen eta lanak ditu Nafarroako Museoan, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman eta Nafarroako Parlamentuan, baita Madrilgo komunitatean, Coca Cola Fundazioan eta DKV Bilduman ere. Gainera, bakarka eta taldean, besteak beste, Berlinen, Mexiko Hirian, Sao Paulon, Bogotan eta Erroman egin ditu erakusketak. 

Bere lana pinturaren, instalazioaren eta argazkiaren artean kokatzen da, eta soilik piktorikoak ez diren materialen alde egiten du. Haren sorkuntzak bidimentsionaltasuna hausten saiatzen dira, zenbait elementuren arteko konexio-puntuak sortuz, tradiziozkoak ez diren mihiseak erabiliz, hala nola eraikinak edo autobusak, eta pinturaren mugak aztertuz. 

Miren Doizek 2014. urtean parte hartu zuen lehen aldiz  zuen Artea Oinezen, hain zuzen ere Zangozako Ikastolak antolatutako erakusketan. Ordutik, urtero parte hartu du, eta orain, hamar urte geroago, erakusketako protagonista berezia da.

Artea Oinez Erakusketa. Artista

  • José Javier Abadía
  • Xabier Agirre
  • Elena Aitzkoa
  • Faustino Aizkorbe
  • Juan Aizpitarte
  • Greta Alfaro
  • Lorea Alfaro
  • José Ramón Anda
  • Ibon Aranberri
  • Txaro Arrazola
  • Nora Aurrekoetxea
  • Pello Azketa
  • Txomin Badiola
  • Nadia Barkate
  • Juan Luis Baroja Collet
  • Nestor Basterretxea
  • Clemente Bernad
  • Pablo Blanco
  • Carlos Cánovas
  • Jorge Cardarelli
  • Concha Cilveti
  • Josette Dacosta
  • Bingen De Pedro
  • Xabier De Zerio
  • Nadia Del Castillo
  • Fermín Díez De Ulzurrun
  • Miren Doiz
  • Celia Eslava
  • Andoni Euba
  • Jon Mikel Uba
  • Leopoldo Ferrán
  • Txaro Fontalba
  • Iñaki Garmendia
  • Ángel Garraza
  • Kepa Garraza
  • Luis Garrido
  • Asunción Goikoetxea
  • Patrik Grijalvo
  • Mari Puri Herrero
  • Reyes Ibarrondo
  • Juan Jesús Ilundain
  • Pello Irazu
  • Alicia Irigoyen
  • Carlos Irijalba
  • Oier Iruretagoiena
  • Miriam Isasi
  • María Jauregui Ponte
  • Fermín Jiménez Landa
  • María Jiménez Moreno
  • Vicente Larrea
  • Jesús Mari Lazkano
  • Mikel Lertxundi
  • Asier Mendizabal
  • Juan Mieg
  • Idoia Montón
  • Eva Morant Artazkoz
  • Ángela Moreno
  • Rafa Munárriz
  • Manu Muniategiandikoetxea
  • Itziar Nazabal
  • Itziar Okariz
  • Eugenio Ortiz
  • Oaia Perurena
  • Txuspo Poyo
  • Sergio Prego
  • Mari Jose Recalde
  • Mabi Revuelta
  • Ana Riaño
  • Javier Riaño
  • Koko Rico
  • David Rodríguez Caballero
  • Teresa Sabaté
  • Ixone Sádaba
  • Dora Salazar
  • Nicolás Sartaguda
  • Sonia Senosiain
  • Mertxe Sueskun
  • Juan Sukilbide
  • Susana Talayero
  • Azucena Vieites
  • Begoña Zubero
  • José Luis Zumeta

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!