Euskarak kaleak berreskuratzea eta euskaldunon kontzientziak astintzea izanen da Euskaldunon Harrotze Astearen helburu nagusia, Sugoi Etxarri EHEko kideak azpimarratu bezala, ·euskara eta euskaldunon aurkako zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatzeko, Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeko eta euskararen errepublikaren beharra sozializatzeko".
Apirilaren 22tik 28ra bitartean, hala, euskalgintzako eragile ororen parte-hartzea bilatzen duen astea ospatuko da, kaleetan burutuko den ekintza zuzenekin, Etxarrik adierazi bezala. Hala, eragile bakoitzaren proposamenetara irekita dagoen ekimena badela ere azpimarratu du.