Euskaltzaleen Topaguneak Gero eta aldeko gehiago jardunaldia egin du gaur Iruñeko Kondestablearen jauregian. Goizean zehar hainbat hizlari igaro dira oholtzatik, betiere ekimenak proposatutako gaiaren bueltan hitz egiteko: Nola zabaldu euskararen sustapenaren alde dagoen biztanleriaren kopurua? Izan ere, Topaguneak hausnarketa eta diagnosi prozesu sakon bati ekin zion duela bi urte baino gehiago, azken bi inkesta soziolinguistikoek agertzen zuten datu kezkagarri bat tarteko: Nafarroako biztanleriaren %30 euskara sustatzearen alde, %33a ez alde ez kontra eta %37 kontra agertzen da.
Nola hurbildu euskararekin inolako harremanik ez duen biztanleria euskara? Nola aldatu gure harremantzeko moduak eta jokaerak? Zein ildo diskurtsibo sortu beharra dira errealitate hau aldatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko? Guzti honen inguruan hausnartzeaz gain, Euskaltzaleen Topaguneak proposamen zehatz bat ere aurkeztu du jardunaldian. Nafarroako Topaguneko arduradun Oskar Zapatarekin eta elkarteko kide Iñaki Sagardoirekin, Eduardo Apodaka soziologoa, filosofoa eta EHU-ko irakaslearekin eta Carlos Vilches soziologoarekin guzti honetaz hitz egiten aritu gara, Kondestablean bertan.