Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sarearen jardunaldia izan zen atzo Iruñean. Sarearen 30. urteurrena ospatzen ari dira errealitate desberinak jendaurrean aurkezten. "Gizarte bazterketa, pobrezia eta etxerik gabe bizitzeak bat egiten dutenean egoera latzak topatzen ditugu", ohartarazi du Sareko kide Gara Gonzalezek. Hiru alor horiek jorratuko dituzte Civicanen egindako jardunaldian. "Kezkagarria da etxerik gabekoen egoera Nafarroan. Ardura hartzeko modukoa ere bai. Izan ere, herritarren %14 bizi da hilean 800 eurorekin", jakinarazi du. Azkeneko bi urteetan egoerak "okerrera" egin duela ere adierazi du: "Etxe bat izan arren ere, egoera onartezinetan daude herritar asko: berogailurik gabe edo pizteko baliabiderik gabe, isolamendurik gabe edota hezetasun handi edo itokinekin".
Jakina da etxerik gabe bizitzeak kalte ugari sortzen ditu norbanakoetan, bai fisikoak zein psikologikoak ere. "Oinarrizko eskubidea da etxebizitza bat izatearena. Integraziorako ezinbetseko elementua da, baina oso urrun gaude hori betetzeaz", gaineratu du Gonzalezek. Erakundeek apustua egin beharko lukete etxebizitza ziurtatzeko. Kalean bizitzeko pertsonak artatu bai, baina benetako integrazioa lortzeko plan osatuak behar direla uste dute Pobrezia eta Bazterketa Sozialaren Kontrako Saretik.