Nafarroako Unibertsitate Publikoak kredituek emanen dizkie ikastaro hauetan parte hartzen duten ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
Udaberrian, udan eta udazkenean eginen dira ikastaroak, batuk on-line eta aurrez aurre besteak.
Udaberriko ikastaroetarako izen emate epea zabalik dago dagoeneko.
Udaberrikoak:
- Historiaurretik gaur egunera arteko harreman sozialen oinarria (online ikastaroa)
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak (online ikastaroa)
- Nola egin aurrera zentro inklusibo baterantz (online ikastaroa)
- Osasun mentala sustatzea eskola testuinguruan (aurrez-aurreko ikastaroa)
Udakoak:
- Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak(aurrez-aurreko ikastaroa)
- Eraso matxistak eskola barruan(aurrez-aurreko ikastaroa)
- Emozioak Hezten: Sentsibilitatez eta ulermenez hezteko formakuntza(aurrez-aurreko ikastaroa)
Udazkenekoak:
- Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan(online ikastaroa)
- Hezkuntza ChatGPT eta Adimen Artifizialaren garaian(online ikastaroa)
- Bideogintza hezkuntzan(online ikastaroa)
- Eskola feminista: Oinarriak lantzen eskola eremuan(online ikastaroa)
- Oinarrizko braillea ikasteko ikastaroa(aurrez-aurreko ikastaroa)
- Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean(online ikastaroa)