D eredua zabaltzeko beste eskari dute Lezkairun. Bederatzi familiak egin dute euskarazko murgiltze eredu horren aldeko aurrematrikulazioa. Lezkairun Paderborn ikastetxe publikoa dute. Joan den irailean estreinatu zen lehenengoz eta orain aukera luke euskarazko eredua zabaltzeko. Ez balitz D eredua, PAL izenekoa ere jarri ahalko lukete: horrek luke euskarazko lerroa eta alemanarekin batera osatuko luke bidea. Departamentuarena da hezkuntza eredua hautatzearen ardura. Ikastetxe horrek eskaintzen dituen beste aukerak hautatu dituzte beste 43 familiak bai G eredua zein PAL izenekoa ere - gaztelaniazko lerroarekin alemanaren laguntza duena-.
Pasa den irailean zenbait bizilagunek zalantzan jarri zuten Paderborn ikastetxeak modu "egokian eta orekatuan" egin ote zuen D ereduaren eskaintza. Hezkuntza Departamentuak baietz esan zuen, baina D ereduaren alde 3 familiak bakarrik egin zutela eta ez zela ikasle gutxienekora ere iristen. Kexu azaldu ziren herritar asko D ereduko eskaintzarik ez zelako "gainerakoekin batera" egin; gainerako ereduek baino "ikusgarritasun txikiagoa" izan zuen euskarazko murgiltzearenak, zioten.