Sare sozialen bidez emanen ditu Euskadunen Harrotze Astean eginen dituen ekimenen berri EHEk. Bart egindakoa X sarean argitaratu du. Euskararen Legearen araberako eremu mistoaren eta euskaldunaren arteko mugan, errepide kartel batean pankarta erraldoia zabaldu du. "Euskaraz bizitzea debekatuta" irakur zitekeen. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskaera egin du taldeak.
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko hainbat ekimen egin dira egun hauetan:
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) April 24, 2024
❌ Nafarroa Garaiko eremu "euskaldunetik" "mixtorako" muga garrantzitsuenetako batean, Uharterako sarbidean, Gobernuko seinale handi bat agertu da, euskaraz bizitzea debekatzen digula gogoraraziz. pic.twitter.com/w9q3WvDAyK