2024/04/28 09:00

Jaialdia

Nafarroaren Eguna

Nafarroaren Eguna
Baigorri, Nafarroa

Basaizea Elkarteak Nafarroaren eguna ospatuko du apirilaren azken igandean, Baigorrin. Goizetik iluntzera bitartean iraungo duen egitaraua antolatu dute eta antolatzaileek azaldu dutenez, “folklorismotik haratago” aldarrikapen eguna ere izango da.

Goizean goiz abiatuko dira ekitaldiak igandean eta 11:00etan Nafarroa osoko hainbat dantza taldek desfilea eginen dute, txistulari, gaitero eta txarangekin batera. 11:30etan ekitaldi nagusia abiatuko dute Elizako plazan eta bazkalostean musikaren tartean Belako taldea izango da oholtza gainean besteak beste.

Gainera, Baigorrira gerturatzeko autobusak antolatu dituzte Tafalla, Baiona, Maule, Donibane Lohitzune, Hazparne, Donapelu eta Iruñeatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!