Helduen euskalduntzean jarduten duten eragile guztien artean antolatzen dute Mintzodromoa. Aurten hirugarren edizioa ospatu da Iruñeko Geltokin, orain arteko handiena. Denetara, 180 lagun bildu dira, launaka, 20 minutuko txandetan gai desberdinez jarduten. Antolatzaileek azpimarratu bezala, asmoa argia da: euskaraz mintzatuz tarte atsegin bat pasatzea eta, bidebanar, Iruñerriko euskaldunen sarea indartzea. Aurten, gonbidatu bereziak ere izan ditu ekimenak: Jagoba Arrasate, Ainhoa Tirapu, Amaia Merino eta Demode Quartet eta Skabidean taldeetako musikariak.