Izai Bujanda (ELA): "Eros ahalmena berreskuratzeko hitzarmena behar dute Anfasen"

Maialen Huarte Arano mai 08, 08:49 Iruñea   Nafarroa

Entzutekoak

Anfas elkarteko langileek greba eginen dute gaur eta larunbatean. Hiru urte daramatzate hitzarmenik gabe eta eros ahalmena izugarri galdu dutela salatzeko aterako dira kalera. Negoziazioan euren eskaerak aintzat har ditzatela eskatzen ari dira. Soldatapeko 141 langile, 700 boluntario eta 1.700 erabiltzaile ditu Anfas elkarteak. Adimen zein garapen desgaitasuna duten pertsonekin aritzen dira Nafarroa osoan.