Mikel Ortigosa: "Banka etikoaren helburua ez da dirua irabaztea, gizarteari ekarpen positiboa egitea baizik"

Miren Mindegia 2024ko api. 29a, 18:31

Finantza-sistema globalean positiboki eragiteko duten ahalmena aldarrikatu dute berriki banka etikoak biltzen dituzten hainbat erakundek. Mikel Ortigosa Fiare banka etikoko kideak eredu honen nondik norakoak azaldu dizkigu.

2050ean zero emisioa lortzeko konpromisoa hartzen duten bankuak, erregai fosilen industria finantzatzen jarraitzen duten bitartean; paradisu fiskalez baliatzen diren eta bidezkoa ez den abantaila duten finantza entitateak; eta, azken batean, etekinak maximizatzea helburu nagusi duten bankuak. Sokaren beste muturrean, finantza entitate etikoak kokatzen dira. Hain zuzen ere, finantza-sistema globalean positiboki eragiteko ahalmena aldarrikatu dute berriki aurkeztu duten finantza etikoen seigarren txostenean. 

Mikel Ortigosa Fiare banka etikoko kideak azaldu moduan, gizartean positiboki eragitea helburu duen banka etiko honek hamarkadak daramatza Nafarroan. Bidea egin badu ere, bezeroei ematen zaizkien zerbitzuetan aurrerapauso nabarmenak emanez, eredu berritzaile hau zabaltzea "uste baino zailagoa" izan dela onartu du. Egungo erronka nagusia, oinarri soziala zabaltzeaz gain, Etxekide bezalako cohousing proiektuak edota agroekologia ekimenak finantzatzea da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!