Aurten ere Iturrama BHI institutuak antolatu du Paper Bridge paper lehiateka. "Paperez egindako zubien erresistentzia lantzea da xedea", azaldu du institutuko zuzendari Maria San Martinek. 140 talde ariko dira lehiaketan parte hartzen eta ikasle andanak hartzen du parte: "Iaz 35 kiloko pisua sostengatzea erdietsi zuen zubi garaileak", gogoratu du San Martinek. Teknologia sailak antolatzen du txapelketa hau eta Nafarroa osoko ikastetxeetako 140 taldek hartzen dute parte. Euskalerria Irratian kontatu ditu Maria San Martinek ekimenaren inguruko xehetasunak. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa.