Imanol Janices Jaso Musikaleko zuzendaria eta Maioa Tollar eta Ainara Chapelet Irrintzi Plaza saiora etorri dira Jasoren hamabigarren musikalaren aurkezpena egitera. Aurtengo berrikuntzen artean nabarmendu daiteke 14 kidetako orkestra bat eratu dutela ikasle, ikasle ohi eta gurasoekin.
Ostiralean bi emanaldi eskainiko dituzte Barañain Auditorioan: 11:00etan jaso eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleentzat eta 19:00etan publiko orokorrarentzat. Emanaldi honetarako sarrerak salgai daude 15 euroan.
Proiektu honek Euskarabidea, Fundación Emplea eta Euskaltzaindiaren babesa jaso du.