Israel Olinpiar Jokoetatik kanpo gelditzea eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2024ko mai. 3a, 08:43

Israel Joko Olinpikoetatik kanpo uzteko eskaera egin dezala galdegin dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Olinpiar Komiteari. Zurekin Nafarroak eramandako eskaera aztertu dute parlamentuko osoko bilkuran eta aurrera ateratzea lortu dute. EH Bilduk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta UPNko Iñaki Iriartek, erregionalisten gainerako botoetatik aldenduta, babestu dute proposamena.

Parisen dira egitekoak Olinpiar Jokoak udan. Gazan gatazkak segitzen duen bitartean Espainiako Gobernuak eskatu beharko lioke Olinpiar Jokoetako Komiteari Israelek ez dezala tokirik izan. Hori izan da Zurekin Nafarroa taldeak Nafarroako parlamentuko osoko bilkuran egin duen eskaera. EH Bilduk, Geroa Baik eta UPNko Iñaki Iriartek babestu dute proposamena.  Alderdi Sozialista eta UPN abstenitu egin ziren. Iriarte erregionalista Israelen bizitakoa da eta alderdiaren baimena zuen boto desberdina emateko “familiarteko arrazoiengatik”. PPk eta Voxek proposamenaren kontra egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!