Lehengo aldeko hitzak abestia plazaratu berri du Burutik talde iruindarrak. Luar Alberdik, Mikel Gorraizek, Jokin Barriolak, Iraitz Gonzalezek eta Asier Caponek osatzen dute 2020an, pandemia betean sortu zen taldea. Ordutik hona, hainbat single eta hiru LP plazaratu dituzte, dagoeneko euren ikur den akordeoi soinua estilo eta erritmo desberdinekin uztartuz. Caponek berak azaldu digun moduan, ez dira estilo eta soinu zehatzetara mugatzen: "Soinuekin jolastea gustatzen zaigu, gauza berriak probatzea. Alde horretatik ez dugu gure burua mugatzen".
Azken kantua Josu Ervitiren estudioan grabatu dute, dagoeneko "aitatzat" duten ekoizlea; eta Haritz Harreguyk egin ditu nahasketa lanak. Esku artean oraingoz disko berririk ez daukaten arren, taldekidek gogotsu daude uda garaiko kontzertu garaiari heldu eta abesti berriak sortzeko.