Ikusgaitasun txikiagoa dute billabesa berriek gidarien ustez

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 2a, 13:31

Hamar billabesa berri dabiltza Iruñerrian otsailetik. Itxuraz tranbiaren forma dute eta %100 elektrikoak dira. Hiru hilabeteotan autobus horien gidariek salatu dute ikusgaitasuna mugatu egin dutela: autobusetako lehioaren ezkerreko aldean marko zabala dute ibilgailu berriek eta gune-itsu handiak sortzen zaizkiela salatu dute. Formakuntza galdegiten ari dira billabesa berri horiek lanerako erabili aurretik. 

Tranbia itxurako autobusek ikusgaitasun gutxi dutela salatu dute gidariek. Bereziki erreferentzia egiten diote ezkerreko bazterrari, nahiko zabala da markoa eta gune-itsu nahiko handia sortzen diela adierazi dute. Aurten dagoeneko bi istripu izan dituzte eta aurretik ere susto zenbait jasan behar izan dituztela jakinarazi dute. Alberto Iribarren TCC enpresa batzordeko ordezkariak esan du, oinezko bat zebra bidea gurutzatzen hasten bada eta villavesa une horretan mugitzen hasten bada eta zehazki gune itsu horretan badago oso zaila dela istripua aurreikustea.

Villavesa berriak dira %100 elektrikoak. Otsailetik hamar ibilgailu dabiltza Iruñerrian eta beste hamar hasiko dira ekainean. Ikuspegi berria dutenez, autobus gidariek eskaera ere egin dute, izan dezaten nolabaiteko formakuntza eurekin lanean hasi aurretik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!