Genozidioaren aurka, errefuxiatutako pertsonen itzuleraren alde, preso politikoen askatasunaren alde eta Palestina osoa deskolonizatzeko eskaerarekin aterako dira kalera Iruñean ere: Maiatzaren 18an 12:30ean Basotxoan, Bosquecillon izanen da manifestazioaren hasiera.
Mobilizazio honen helburua "Palestinak Israelen partetik sufritzen duen ofentsiba ankerra salatzeaz gain, gatazkaren irtenbidea Palestinaren deskolonizaziotik eta Israelen desagerpenetik pasatu behar dela aldarrikatzea izango da", adierazi dute agerraldian. Horri lotuta, Mendebaldeko gobernu, enpresa eta instituzioek entitate sionistarekin dituzten harremanak salatzea eta eten ditzaten exigitzea ere badela jakinarazi du plataformaren izenean Txuri Ollok.