Erreportajeak

Xabier Kerejeta (lorezaina): “Takonera hiriko lorategi kuttuna da”

Pello Argiñarena 2024ko mai. 7a, 09:52

Hiriaren birika. Takonera, Iruñean zuhaitz eta lore gehien biltzen dituen eremua da. Hiru zonalde nagusi ditu: Basotxoaren kaletik sartuta zuzen luzatzen den bide nagusia, aurrera jarraituz Vista Bella eta azkenik, Larrainako zonaldea. Xabier Kerejeta lorezainaren eskutik ibilbide osoa egin dugu.

Sasoian sasoiko loreak eta aintzinako arbolak ikusteko, jostaketan aritzeko, atseden hartzeko, paseoan gustura ibiltzeko unibertsoa da Takonera parkea. Horretaz gain, iturriak, estatuak eta zoo txikia eta Vienés kafetegia bisitatu ditugu Xabier Kerejeta lorezainarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!