Anfas elkarteko langileek hiru urte daramatzate hitzamenik gabe: "Erosahalmena izugarri galdu dute, urteotan bizitza asko garestitu da eta euren soldatak izoztuak izan dituzte", azaldu du ELA sindikatuko Izai Bujandak. Greba eguna dute gaur eta informazio piketeak zein manifestazioa eginen dituzte: "Eguerdian Nafarroako Gobernuaren egoitzatik aterako da protesta", jakinarazi du Bujandak. Larunbatean ere greba eginen dute eta kalean eginen dute euren eskaera.