Jaio da Atariandia, Iturramako herri kultur elkarteen elkartea

Reyes Ilintxeta 2024ko mai. 7a, 19:55

"Iturramak bizia behar du, auzo hila, unibertsitate  ikasleen pisu eta festa zaratatsuen paradisu izan ez dadin" horrela aurkeztu dute Atarinadiko kideek elkarte berriaren asmo nagusia. Iturramako Txistulariak, dantzariak, Kantuz taldea, Olentzeroren elkartea eta konpartsa dira  partaideetako batzuk. 

Alex Martinez de Agirre eta Haritz Paskual dira Atariandi Elakrte berriko kideak.  

Azaldu dutenez, urtarrilean eratu zen elkarte berria eta ordutik hainbat ekimen antolatu dute: "Dagoeneko antolatu ditugu Santa Agedako koruak, Kantuz eta txistulari taldearekin eta Amaiur Ikastolako txikiekin batera plazaz plaza ibili ginela. Apirilean, liburuaren egunarekin, Iturramako ipuin lehiaketa antolatu dugu, Amaiur ikastola, Iturramako eta Andres Muñoz eskolak eta Iturrama institutuarekin elkarlanean"

Maiatzeran 17an Iturramako festak abiatuko dira eta egun horretan, 17:00etan, konpartsako bi kide berriren aurkezpena eginen dute Amaiur Ikastolan: "Gure erraldoien konpartsa izanen da gure lanaren erdigunea. 2016an Eneko eta Amaia erraldoiak auzora heldu ziren ,bertako bizilagun eta gazte talde baten ekimenez.

Orain Atariandiak hartu du erraldoi hauek dantzan jartzeko konpromezua eta gainera, etorkizuna bermatzeko asmoz. Amaiur Ikastolako Guraso Elkartearen ekimenez, erraldoiak dantzatzen ikasten aritu dira txikiak ikasturte osoan eta festetan bi erraldoi txiki estreinatuko ditugu."

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!