Irantzu Fernandez eta Belen Ausejo: "Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea"

Miren Mindegia 2024ko api. 29a, 18:42

Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian

Larunbat honetan estreinatuko da Julia Fernandez Zabaleta pastorala. Zaldiko Maldiko elkarteak sortu du obra eta dagoeneko prest daude arizale, musikari eta partaide guztiak. Emanaldia 17:00etan izanen da, non eta San Frantzisko eskolako jolastokian, hau da, Fernandez Zabaleta irakasle izan zen ikastetxean bertan. Maiatzaren 12an eginen dute bigarrenez, 11:00etan eta toki berean. Bi emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude jada. 

Mikel Tabernak eta Ihitz Iriartek lanaren idazketa nagusia egin badute ere, auzolanean sortutako obra da Julia Fernandez Zabaleta, hain zuzen paper protagonista egiten duen Irantzu Fernandez Saenz de Murietak eta arizale lanetan arituko den Belen Ausejok nabarmendu bezala. Denetara, 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute pastoralean, hezkuntzan, euskararen arloan zein feminismoan aurrekari izandako iruindar alaba hau ezagutzera ematea helburu duena. "Harrigarria iruditzen zait horrelako pertsonaia bat hain ezezaguna izatea jendartean", azpimarratu du Fernandezek. "Nortasun handiko emakumea izan zen, aurrekaria arlo askotan".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!