Hamabost kanpin-dendetan zenbait ikaslek gaua pasa dute. NUPeko eraikin nagusitik gertu eta kafetegiaren artean dagoen belardian jarri dute kanpalekua. Israelgo Estatua egiten ari dena salatzea dute helburu eta elkartasuna adieraztea Mundu osoan eurek bezala mobilizatzen ari diren ikasleekin. Hala, StudentsforGaza mugimenduarekin bat egin dute. Unibertsitatean egiteaz gainera Bigarren Hezkuntzako institutuetan ere zenbait ekimen eginen dituztela jakinarazi dute.
Atzo 17:00etan jarri zituzten kanpai dendak. Hortik aurrera, asanblada, bertsoak eta jolasak izan dituzte. Gaur ere gosaria eta asanblada irekia dute aurreikusia. Hasiera batean, gaur arteko ekintzak dituzte prest, baina ez dute baztertzen egun gehiagotara ere luzatzea. Gaur erabakiko dute hori.