Unax Fernandez: "Sanduzelai prest dago jai giroan murgiltzeko"

Maialen Huarte Arano api 26, 10:02 Iruñea   Nafarroa

Azken auzolanean ari dira gaur auzoan arratsalderako dena antolatuta uzteko. "18:30etan izanen da festen hasierako ekitaldia eta 19:30etan Sanduzelaiko ikastetxeetako zuzendariek txupinazioa botako dute", azaldu Jai Batzordeko Unax Fernandezek. Entzierroak, bazkariak, Biziraun erromeria gauean, kaldereteak, pailazioak eta erraldoiak aterako dira kalera. "Atzean geratzen ari dira Udaletik azken urteotan izan ditugun trabak", jakinarazi du. 

Lazaro Elizalde: “Arazoa estrukturala da, horregatik Osasun Lege bat oso beharrezkoa da”

Pello Argiñarena api 25, 13:54 Iruñea

Entzutekoak

Nafarroako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kide da Lazaro Elizalde medikua. Metropoli Forala saioan izan dugu goizean Osasunbidearen arazo nagusiez solasean. Besteak beste, Lehen Arreta Zerbitzua, itxaron zerrendak, Buru Osasun sistema eta langilegoaren egonkortasuna izan ditugu mintzagai.

Totem aretoa, Atarrabia
Civivox Kondestable, Iruñea
Laba gunea, Iruñea
San Frantzisko eskola publikoan, Iruñea
Ostirala 26 eguraldia Min: 3ºC
Max: 18ºC
Larunbata 27 eguraldia Min: 4ºC
Max: 18ºC
Igandea 28 eguraldia Min: 3ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa