"Iruñeak duen berezitasuna aintzat hartuko duen Ituna izanen da", esan du Joseba Asiron alkateak. Izan ere, hiria osatzen duten auzoak oso derberdinak dira euren artean eta dituzten behar desberdinei erantzuna emateko baliagarria izanen dela nabarmendu du. "Auzo bakoitzaren nolakotasuna hartuko da kontuan", gaineratu du. Nafarroako Berdintasun Institutuarekin gaur sinatutako itunaren aurretik Iruñeak egina zuen zaintzen inguruko diagnostikoa: "Egindako lan horren emaitza izanen da abiapuntua. Diziplinarteko ikuspegia izanen du eta eprtsona erdigunean jarri eta zaintzak dituen alderdi guztiak hartuko ditu kontuan", adierazi du alkateak.
Pentsamendu kritikotik eta feminismotik abiatutako ituna dela jakinarazi du Berdintasun Institutuko zuzendari Patricia Abadek: "Balioen eskema berri batetik abiatuta, Iruñea batu da gaur, baina aurretik ere herri askok sinatu dute", ohartarazi du.Iaz 23 herri batu ziren zaintzen aldeko ituna sinatzera. Aurten, eta oraingoz, Tuterak eta Iruñeak egin dute bat.