Gogoeta moreak

Uste dut gaztetan senez sentitu nintzela feminista, gogoeta handirik egin beharrik gabe, baina, aldi berean, nire gorputz eta bizipenetan edo gure gizartearen arrakaletan sakon-zabal arakatu gabe. Betaurreko moreak ongi doitu gabe, alegia. 
Gero, genero-ikuspegia lantzeko prozesu batean parte hartzea egokitu zitzaidan, gobernuz kanpoko erakunde batean, eta orduantxe ohartu nintzen askoz gaitasun handiagoa nuela euskal hiztunon menderakuntzaren zer-nolei antzemateko emakumeen zapalkuntzaren ñabardura eta zabalera guztiei erreparatzeko baino. Eta bi menderakuntzen arteko antzekotasunez jabetzen hasi nintzen, eta ezberdintasunez ere bai. 
Hala, pozik ikusi izan ditut azken urteotan euskalgintza eta feminismoa uztartzen eta bi borroken arteko aliantzak josten egiten ari diren ahaleginak. Ahalegin horren emaitza dira Eskafandra eta Lisipe liburu-bildumak, eta bilduma horietako liburu bana gomendatu nahi nituzke gaur, Feminismo zuriaren aurka, Rafia Zakariak idatzia eta Amaia Apalauzak euskaratua, eta Araka ditzagun gure bazterrak. Haiek irakurtzean, tarteka, deseroso sentitu naiz, eta, horri esker, betaurreko moreak hobeki doituak daramatzat orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!