Lazaro Elizalderen esanetan, ezinbestekoa da Osasun Lege berri bat onartzea eta aurrekontua handitzea. Horren ondorioz, herritarrek behar bezalako arreta jasoko lukete eta gaixotasunen kopurua jaitsiko litzateke.
Nafarroako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kide da Lazaro Elizalde medikua. Metropoli Forala saioan izan dugu goizean Osasunbidearen arazo nagusiez solasean. Besteak beste, Lehen Arreta Zerbitzua, itxaron zerrendak, Buru Osasun sistema eta langilegoaren egonkortasuna izan ditugu mintzagai.
Lazaro Elizalderen esanetan, ezinbestekoa da Osasun Lege berri bat onartzea eta aurrekontua handitzea. Horren ondorioz, herritarrek behar bezalako arreta jasoko lukete eta gaixotasunen kopurua jaitsiko litzateke.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.