Formakuntza amaitu berritan esan dit lankideak ez zaiola gustatu hizlariaren tonua "nik datuak emango dizkizut" esatean. Nik ez diot tonuari ezer berezia nabaritu, aitortu diot. Baina datuak erabiltzea garrantzitsua iruditzen zait.
Erantzuna izan da ni urduri jarri nauena. "Ez dut daturik behar, ikusten dut neure auzoan". Uste dut garrantzitsua dela datuak erabiltzea. Uste dut beharrezkoa dela datuak bildu eta ikertzea. Batzuetan ematen du gure auzoan ikusten duguna baino ez dela existitzen. Ematen du egunero parean topatzen duguna baino ez dugula kontatzen.