Hemezortzi liburu-dendak eta sei argitaletxek guztira 20 saltoki jarriko dituzte gaur Iruñeko Karlos III etorbidean, Liburuaren Egunaren karietara. 10:00etatik 21:00etara izanen dira zabalik eta %10eko beherapena eginen dute.
Karlos III etorbidera hurbiltzen direnek liburuak ez ezik arrosak ere erosi ahal izanen dituzte, Sant Jordi eguneko tradizioari jarraiki. Nafarroako Liburu-denden Elkarteak jarriko ditu salgai, euro batean, eta asmo solidarioekin; izan ere, ekimenaren helburua desgaitasun fisikoak eta organikoak dituzten pertsonen elkartearentzat dirua biltzea da.
Saltokiak jarriko dituzten liburu-dendak honako hauek dira: Arcos, Elkar Komedias, Elkar Leire, Muga, Troa, Abarzuza, Menades, Walden, Chundarata, Karrikiri, Arista, Miriam, Katakrak, Iratxe, Txalaparta, Eroski meta Kokea eta Nerea. Kalera aterako diren argitaletxeak, Txalaparta, Pamiela, Eunate, Denonartean, Igela eta Mintzoa.