"Elkarlanerako bideari eutsi dio Iruñeko Udalak orain", esan du Sanduzelai auzoko Jai Batzordeko Unax Fernandezek. Festak izanen dituzte asteburuan auzoan eta azken urteotako "trabei" aurre egiten ari direla esan du. "Alkatetza berriarekin lanean segitu behar dugu oztopoak guztiz gainditzeko", gaineratu du. Kaleak hartuko dituzte erraldoiek, pailazoek, musikak, kaldereteek... eta gaur 18:30etatik aurrera jai giroa gailenduko da auzoan. "Festak ongi pasatzeko espazioak dira eta seguruak izatea ere nahi dugu. Ez dugu inolako erasorik onartuko Sanduzelain", nabarmendu du Fernandezek. Elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratian Fernandezi eta osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.