Bertze nekazaritza eredu bat

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko ots. 8a, 15:34

Egun hauetan bolo bolo dabiltza Europan zehar ematen ari diren nekazarien mobilizazioak Nafarroara ere iritxi dira. Nekazariak haserre daude, haien etorkizuna beltz ikusten dutelako, eta ez dute arrazoirik falta. 

Nekazariak gero eta guttiago dira, eta gelditzen diren horien bizi baldintzak anitzetan ez dira duinak. Baino irtenbidea ez da nekazaritza ultra intentsiboa sendotzea eta ingurumen arauen baldintzak leuntzea. 

Nekazarien prekarizazio jasanezina duela 60 urte baino gehiagotik egin diren politika neoliberalen eta nekazarien bizkar negozioa egiten duten nekazaritza-industriako multinazionalen kontrolaren ondorio zuzena da. 

Era berean, premiazkoa da gogoratzea nekazariak direla klima-aldaketaren eta biodibertsitate galeraren biktima nagusiak. Orain arteko Nafarroako mobilizazioen bidez, lausotu nahi dituzten ingurumen-arauak, bereziki nekazarien biziraupena bermatzeko dira eta ez alderantziz. Fitosanitarioen aplikazioetan, Nekazal Politika Bateratuan edo ingurumen arauetan eman nahi diren atzera pausoak nekazaritza industrialaren mesedetan bakarrik izanen da nekazari ttikiak itotzen jarraitzen duten bitartean. Lehen sektoreak mobilizatu beharra dauka, baina agroekologiaren bidetik eraldaketa prozesu bat bultzatzeko, denen kontura aberasten ari diren multinazionalen eskuak gure elikadura sitematik ateratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!