Azken auzolanean ari dira gaur auzoan arratsalderako dena antolatuta uzteko. "18:30etan izanen da festen hasierako ekitaldia eta 19:30etan Sanduzelaiko ikastetxeetako zuzendariek txupinazioa botako dute", azaldu Jai Batzordeko Unax Fernandezek. Entzierroak, bazkariak, Biziraun erromeria gauean, kaldereteak, pailazioak eta erraldoiak aterako dira kalera. "Atzean geratzen ari dira Udaletik azken urteotan izan ditugun trabak", jakinarazi du.
api 25, 13:54 Iruñea
EntzutekoakNafarroako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kide da Lazaro Elizalde medikua. Metropoli Forala saioan izan dugu goizean Osasunbidearen arazo nagusiez solasean. Besteak beste, Lehen Arreta Zerbitzua, itxaron zerrendak, Buru Osasun sistema eta langilegoaren egonkortasuna izan ditugu mintzagai.