api 26, 12:28 Iruñea
Entzutekoak'Pausa bat, hamaika paisaia' erakusketa zabaldu du berriki Morenok Iruñeko Ziudadelan eta maiatzaren 19ra bitartean egongo da ikusgai. Bere akuareletan paisaiek sentiarazteko duten gaitasuna erretratu nahi izan duela azaldu du Metropoli Forala saioan.
Azken auzolanean ari dira gaur auzoan arratsalderako dena antolatuta uzteko. "18:30etan izanen da festen hasierako ekitaldia eta 19:30etan Sanduzelaiko ikastetxeetako zuzendariek txupinazioa botako dute", azaldu Jai Batzordeko Unax Fernandezek. Entzierroak, bazkariak, Biziraun erromeria gauean, kaldereteak, pailazioak eta erraldoiak aterako dira kalera. "Atzean geratzen ari dira Udaletik azken urteotan izan ditugun trabak", jakinarazi du.