Martxoak 8

Ane Sanchez (Zurekin Nafarroa): "Iruñeak kalitatezko etxez etxeko arreta eskainiko die erabiltzaileei"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 5a, 11:35

Iruñeko Udalak beregain hartu du etxez etxeko arreta zerbitzua kudeatzeko ardura. 900 bizilaguni laguntza eta babesa zuzenean emanen zaie eta ez du enpresa pribatu batek lan hori eginen: "Kalitatea handituko da eta ez da irabazi asmorik bilatuko", azaldu du Ane Sanchez Zurekin Nafarroa taldeko udaleko kideak. 200 langile aritzen dira zerbitzu hori eskaintzen eta euren lan baldintzak hobetzea ere bilatzen ari dira zerbitzua publiko egitearekin batera.

Etxez etxeko arreta Iruñeko Udalak kudeatuko du. Zurekin Nafarroa taldeak Gizarte Ekintza sailaren bidez hartu du kudeaketa horren ardura. "Zainketen kalitatea hobetu eta menpekotasuna duten pertsonen autonomia indartzea izanen da xedea. Bilatzen ez den bakardadeari aurre egitea ere bada ekidin nahi dugun beste arazo bat", azaldu du Ane Sanchez Zurekin Nafarroa Iruñeko udaleko taldeko kideak. "200 langile ari dira etxez etxeko arreta eskaintzen: laguntza pertsonala, etxekoak, hezkuntzakoak, teknikoa, elikadura zerbitzua edo laguntza sikosoziala ere eskaintzen diete", azaldu du. Euskalerria Irratian Ane Sanchezi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!