Ikasleei laguntza mota desberdinak ematen dizkiete hezkuntzako laguntza espezialistek. Haur horientzat ezinbestekoa da alboan pertsona bat izatea: "Ikasleen ondoan izaten gara etengabe, bilatzen ari gara haur horiek ahalik eta autonomia handiena lor dezala eta irakaslearekin batera bere erabateko inklusioa eskuratzea ere bai", azaldu du Maite Cia hezkuntzako laguntza espezialistak. Cia bezalako langileak ezinbestekoak dira ikasle askorentzat. "Oraindik guztiz baloratzen ez den lana dela esanen nuke", esan du. Asistentziazko lan gisa hartzen da, baina askoz ere gehiago dela iruditzen zaio: "Gaitasun berezi bat eskatzen duen lana dela esanen nuke".
Zaintza lanak egunerokotasunean egiten ditu Ciak. Ez bakarrik etxetik kanpo, baita etxean ere. Seme-alaben ama da eta norberaren zaintza albo batean ez uzteko kontzientzia landu du urteotan: "Egun, nire amak zaintzen du nire burua gehien". Zaintzaren ikusgarritasuna eta balorazioa eskatuko ditut ostiralean. "Zaintzaileak zainduak izatea merezi dute, ez balkarrik lantokietan baizik baita etxean ere. Emakumeak dira oraindik ere zaintzaile nagusiak eta ikusezinak gehiegitan". Euskalerria Irratian Maite Ciari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.