Martxoak 8

Montxo Gota: "Gizonak matxismoaz kontzienteagoak diren arren, oraindik ez da nabari gizartean"

Miren Mindegia 2024ko mar. 4a, 19:05

Martxoaren 13an abiatuko da Nosotros-Noski berdintasunezko maskulinitateak eraikitzera bideratutako programaren edizio berria

Nafarroako Gobernuko Berdintasun Institutuak antolatuta, Nosotros Noski Berdintasunezko Maskulinitateak Eratuz programaren edizio berri bat abiatuko da martxoaren 13an. Helburua, programa gidatzen duen Eraikiz taldeko Montxo Gotak azaldu moduan, berdintasunezko gizartea herdiesteko bidean gizonei urratsak ematen laguntzea da.

Aurten, aurrez aurreko 16 saio teoriko-praktiko emanen dira programaren baitan, hamabostean behin, bakoitza bi ordu eta erdikoa. Esperientzia pertsonalak, gaitasunak, botere-harremanak, autoritatea, emozioen identifikazioa eta kudeaketa… Hainbat dira programaren eskutik landuko diren gaiak. "Lehen urratsa, gizonak euren pribilegioez kontziente izatea da", azaldu du Gotak, "eta ondoren, pribilegio horiek uzteko urratsak emateko tresnak ematen dizkiegu". 

Programa doakoa da eta izen-ematea irekita dago jada, Berdintasun Institutuko webgunean bertan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!