Martxoak 8

Etxeko langileen egoera jarriko du ikusmiran ELA sindikatuak Martxoaren 8an

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 6a, 13:25

Silvia Guillen eta Saioa Urriza gaurko prentsaurrekoan.

Emakumearen Nazioarteko Egunean etxeko langileen egoera salatuko du ELA sindikatuak: "Zaintzaren barruan, egoerarik prekarioenetan ari dira euren zeregina egiten", adierazi du sindikatuak. Nafarroan 7.000 langile baino gehiago ari dira zeregin horretan eta "legezko estaldurarik gabe". Horregatik, Nafarroako Gobernuari etxeko langile horiei garbikuntza sektoreko hitzarmena aplika diezaiela eskatu du ELAk. Gasteizen eginen du ekitaldi nagusia sindikatuak ostiralean. 

Etxeko langileen egoera jarriko du ikusmiran ELA sindikatuak Martxoaren 8an. Zaintzaren barruan, egoerarik prekarioenetan ari dira euren zeregina egiten. Nafarroan 7.000 langile baino gehiago ari dira lan horretan eta legezko estaldurarik gabe. Horregatik, Nafarroako Gobernuari etxeko langile horiei garbikuntza sektoreko hitzarmena aplika diezaiela eskatu du ELAk. "Emakumeak gehienak eta etorkinak. Gizartean balore txikiegia eman zaio zeregin horri, gehiegitan doan egindakoa izan da. Baldintza hobeak behar dituzte eta hori zaintza sistema publiko eta unibertsal batetik iritsiko da", esan du Silvia Guillen sindikatuko ordezkariak. "Zaintza sistema publikoa iristen ez den bitartean gutxieneko lan baldintzak behar dituzte", gaineratu du. Nafarroako Gobernuari etxeko langileei garbikuntza sektoreko hitzarmena aplikatzeko eskatu dio ELA sindikatuak gaur eskainitako agerraldian. 

Ekitaldi nagusia, Gasteizen

Martxoaren 8an etxeko langileen egoera salatuko dute kalean. "Esplotazio egoerak onartzera kondenaturik egoten dira zenbaitetan etxeko langileak eta horrekin amaitu beharra dago", adierazi du Saioa Urriza sindikatuko kideak. Oinarrizko eskubideak aitortu behar zaizkiela uste dute eta hartara gobernuei eskatu diete arduraz joka dezatela eta eman diezazkietela dagozkien lan eskubideak. Martxoaren 8an ekitaldi nagusia Gasteizen eginen du ELAk Etxea lantokia denean; Convenio para todas. Ekiparazioa goiburuarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!