Idoia Mujika CSIC-Zientzia Ikerketarako Goi Zentroko ikerlaria eta EHUko Materialen Fisika Zentroko kimikaria da eta ikerkuntzaren dibulgatzaile lana egiten du. Emakumeen presentzia oso murritza zientziaren arloan eta erreferenteen falta da arrazoietako bat. Bestalde, dauden ereduak eta bikaintasuna neurtzeko parametroak birdefinitu behar direla azaldu digu. Emaitzak, argitalpenak eta kongresuak soilik begiratu beharrean, pertsona gustura egoteak izan beharko zuen helburu nagusietako bat eta horretarako mundu maskulinizatu honen funtzionamendu arauak aldatu behar direla gehitu du.