Martxoak 8

Maialen Fernandez: "Sanferminetako talde bortxaketak markatu du azkeneko urteetako M8-etan izan dugun jarrera"

Miren Mindegia 2024ko mar. 6a, 18:22

“M8a performance-aren ikuspegitik: Iruñeko kasua” ikerketa burutu du Fernandezek NUP-eko Memoria eta Ondarea graduan

Martxoaren 8ko manifestazioak feminismoaren barruan borrokatzeko modu kolektibo nagusietako bat dira. Adin, etnia, erlijio eta ideologia desberdinetako emakumeak batzen dituzte kausa komun baterako, berdintasunaren alde eta emakumeen eskubideen alde borrokatzeko. Beste hiri askotan bezala, Iruñeak berezko ezaugarriak dituen feminismo bat eraiki du, beste leku batzuetako ekintzetatik eta diskurtsoetatik bereizten duena. Guzti horren inguruan ikertu du, hain zuzen ere, Maialen Fernandez Durá Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak, Historia de Ondarea gradu amaierako lan gisa aurkeztu duena: “M8a performance-aren ikuspegitik: Iruñeko kasua”. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!