Martxoak 8

Ainara Tirapu (ACT): "Prostituzioaren atzean dagoen errealitatea ezagutaraztea da gure helburu nagusietako bat"

Miren Mindegia 2024ko ots. 27a, 18:58

Acción Contra la Trata erakundeak Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Institutuak ematen duen Berdinna saria irabazi du, emakumeen salerosketaren alorrean egiten duen kontzientziazio lanagatik

Zortzi urte baino gehiago daramatza Acción Contra la Trata (ACT) erakundeak gizakien salerosketaren atzaparretan erori diren emakumeen alde borrokatzen, sare ilun horretatik ateratzen laguntzen eta beharrezkoa duten babesa eskaintzen. Uste duguna baino zabalduagoa dagoen errealitate hau salatzea ere bada elkartearen beste eginkizunetako bat, Ainara Tirapu erakundeko lehendakariak azpimarratu digun bezala. 

Egiten duen lan eskerga tartean, ACT-k irabazi du aurten Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Insitututak (NABI) urtero ematen duen Berdinna Saria. Sari honen helburua, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren bidean aurrera egiten laguntzen duten elkarte, talde eta ekimenak saritzea da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!