Martxoak 8

Leire Martinez Etxeberria: "Sare sozialen bitartez mezu matxistak zabaltzen diren arren, kontzientzia feminista handia dago"

Miren Mindegia 2024ko mar. 5a, 19:23

Equala aholkularitza zerbitzuak urteak daramatza Nafarroako gizarteko eremu desberdinetan berdintasuna sustatzen

Equala berdintasun aholkularitzak urteak daramatza gizarteko alor eta eremu anitzetan berdintasunerako urratsak ematen laguntzen. Udal programetatik hasi eta ikastetxeetara, enpresetatik pasatuz, berdintasun dinamikak plano guztietan txertatzea da afera. Baina ez bakarrik eremu publikoan edo sektore handietan, baita gizarte sarea ehuntzen duten bestelako talde txikiekin ere lan egiten dute, Leire Martinez Etxeberria Equalako proiektu teknikariak kontatu digun bezala: "Duela bi urte, Sanferminetako peñekin ere tailer bat antolatu genuen, adibidez".

Etxeberriaren jardute-eremu nagusia hezkuntza denez, gazteen artean berdintasuna lantzerakoan gaur egun dauden erronka nagusiez aritu gara berarekin. Internetek eta sare sozialek daukaten pisua eta eragina handia dela nabarmendu du, eta mezu matxista eta misoginoei aurre egiteko prestakuntza oinarrizkoa dela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!