Iruñeko Udalak dio sanferminak "oso ongi" joan direla, beroak eragindako aldaketa zenbaitekin; okerrena salatutako 28 eraso matxistak

Euskalerria Irratia uzt 15 Iruñea

Sanferminak amaitu berritan Iruñeko Udalak balantzea egin du: "Festak oso ongi joan dira. Lasaiak izan dira. Errespetua gailendu da, baina 28 eraso sexista salatu dira", adierazi du Joseba Asiron alkateak. Harekin batera prentsaurrekoan izan dira Zaloa Basabe berdintasun teknikaria, Endika Alonso segurtasunekoa eta Maider Beloki kulturakoa.