“Aurretik gertatutako erasoak gogora ekartzen ditugu eta lehenengo egunak nahiko konplikatuak izaten dira”, hala esan digu Zaloa Basabek. Indarkeria matxistaren aurkako prebentzioaz aritu da zinegotzia. Haren esanetan, “eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko bide luzea dago egiteko. Azken urteetan gizartea jabetu da arazoaren larritasunaz eta orain, laster identifikatzen dira erasoak eta elkartasun handia dago”.