Sanferminak 2026

Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 14a

22:00etan Etzakit taldeak dantzan jarriko du Iruñea Gazteluko plazako eszenatokitik. Urtarrilean taldearen 30. urteurrenaren harira kontzertua iragarri zuen taldeak eta ordutik zenbait herritan aritu dira. 

1995eko urtarrilean eskaini zuen Etzakitek lehenengo kontzertua, eta 2003an agurtu ziren festa ikusgarri batekin. Zortzi urteko ibilbidea egin zuen taldeak, eta denbora tarte horretan 1000 kontzertutik gora eskaini zituen. Maketa bat eta bi diska sortzeko denbora eman zien tarte horretan: Etzakit  (1998) eta Goiz edo noiz? (1999). Azken lan horren parte da ‘Zergatik ez?’ abesti mitikoa; Gaztea Saria ere irabazi zuen kantuak, argitaratutako urtean bertan. 30. urteurrena ospatu nahian urtarrilean Oialume agertokian kontzertua eskaini zuen taldeak, Oiartzunen. Ordutik beste zenbait oholtzatan ere izan dira eta gaur sanferminetan joko dute Gazteluko plazan 22:00etatik aurrera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!