Klarin eta tinbal txikiak lehen solairuko balkoira aterako dira 12:00ak baino minutu pare bat lehenago, txupinazoa berehala botako dutela iragartzeko. Orduan, bigarren solairuko balkoi nagusiko ateak irekiko dira, Joseba Asiron Iruñeko alkatea Txupinazo Txikia jaurtiko duten hiru ikasleekin batera atera dadin. Araudiak galarazi egiten du adingabeek su artifizialak manipulatzea; beraz, txupinazoa zer den irudikatuko da. Hiru adingabeek botoi bat sakatuko dute eta, modu sinkronizatuan, Txupinazo Txikia udaletxearen goiko aldetik jaurtiko da.
Iruñeko udaletxearen kanpoaldean, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa 11:00ak aldera Udaletxe plazara iristea aurreikusten da. Bertan atsedena hartuko du Txupinazo Txikirako prestatu aurretik. 11:30etik aurrera, peña txikiak, txarangak eta dantzari txikiak iritsiko dira Udaletxe plazara, eta gaitero txikiak, berriz, Santiago plazatik sartuko dira Iruñeko udaletxeko atarira. Txupinazo Txikia bota ondoren, kiliki eta buruhandiak aterako dira eta gaitari txikiei lagunduko diete Kale Nagusirako bidean.