Sanferminak 2026

Konpartsaren agurra, eguneko ibilbidea

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 14a

Goizeko 09:30ean aterako dira erraldoi eta buruhandiak kalera Ezpeletaren jauregitik. Konpartsak Udalbatza lagunduko du Udaletxe plazaraino eta, bertan, dantza eginen du hiriaren ohoretan. Ondoren, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak agurra eginen du.

Ezpeletaren jauregia, Kale Nagusia, Hilarión Eslava., San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria, Calceteros, Merkaderes eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han San Ferminen Zortziurrena ospatuko da eta atsedenaldia Kale Nagusian izango da.

Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxe plazaraino. Bertan, dantza eginen du hiriaren ohoretan. Ondoren, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak agur eginen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!