Sanferminak 2026

Indarkeria matxistak belztu ditu beste urte batez 2026ko sanferminak

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 15a

Iruñeko Udalaren arabera, gutxienez 25 sexu eraso izan dira jaietan: larrienak, Gaztelugibelen izandako bortxaketa bat, beste bortxaketa bat Estafeta kalean, eta beste egun batean egindako eraso saiakera bat. 

Iruñeko Udalaren eta mugimendu feministaren behin-behineko datuen arabera, salaketa gutxiago izan badira ere, 25 gutxienez, Iruñeko festak ez dira oraindik jai parekideak. Bi bortxaketa, bat Gaztelugibelean eta bestea Estafetan, beste eraso larri saiakera eta ukituak, jazarpena eta irainak izan dira 2026ko sanferminetako beltzune nagusiak. 

Joseba Asiron Iruñeko alkateak deitoratu egin ditu erasoak: "Oraindik asko aurreratu behar den alderdi bat da eraso sexistena". "Behin-behinean esan dezakegu 25 salaketa izan direla", horietatik 22 ukituengatik. Delitu horiek egin dituztenen % 80 inguru atxilotuak izan direla jakinarazi dute udal iturriek: "Horrek eraginkortasuna erakusten du". Babes Zibileko Batzordearen datuen arabera, salaketa bat sexu-eraso saiakera batengatik izan da, eta beste bi bortxaketengatik. Datu zehatzagoak eta balorazio xeheagoa eginen du gaur Udalak 12:00etarako deiatua duen agerraldian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!