Entzutekoak

Ugaitz Martinez: "Oinez Txokoa euskararen txokoa da sanferminetan"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 9a

Oinez Txokoa eszenatoki bat baino askoz gehiago baita: festak auzolana, kultura eta euskara oinarri hartuta partekatzeko, gozatzeko eta bizitzeko topagunea da

Nafarroa Oinezek bere txoko propioa dauka sanferminetan, Oinez Txokoa, non eta Takonerako parkean. Azken urteetan, bere lekua irabazten joan den leku bat da, antolatzaileentzat aurretiko lan handia dakarrena. Ugaitz Martinez eremuaren arduradunak kontatu digun bezala, goizeko 9:00etan irekitzen dute txozna, eta goizeko ordu txikiak arte atseden hartzeko tarte gutxi daukate. Gaurko programan, txarangaz gain, Itzal magoa egonen da, baita Arerio eta Apotheke taldeen kontzertuak ere, arratsalde-gau partean. DJ-ekin bukatuko dute gaua. “Txikientzako zein gazte eta nagusientzako leku bat da Oinez Txokoa, eta batez ere euskara sustatzeko leku bat”, azpimarratu digu. “Familiarekin egoteko leku aproposenetako bat da, jatekoa eta edatekoa badago, eta itzalpe ederra ere badago, oraintxe benetan eskertzen dena”. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!