Sanferminak 2026

Sanfermintza saioa udaletxeko plaza begi-bistan duela eginen du gaur Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 14a

2026ko sanferminek azken hatsa emanen dute gaur eta despedida berezia eginen die baita Euskalerria Irratiak ere: seminario etxetik jarriko diote ahotsa Miren Mindegia eta Unai Lako kazetariek, eta kalean izanen dituzte Haritz Pascual eta Pello Argiñarena ere bertatik bertara kontatzeko azken uneak nola izaten ari diren. 

Sanfermintza saioa egin du Euskalerria Irratiak sanfermin jaietan Zaldi Zuriaren txokotik. Kalean, festaren barruan izan dira zenbit kazetari ere kale-konexioei esker eta uhinetatik herritarrei festaren emozioa helarazi nahian. Gaur, sanferminen akabera egunean, seminario etxetik eginen dute Sanfermintza: udaletxe plaza begi-bistan izanen dute Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren despedida berezia kontatzeko xedez. 12:00etan hasiko da saioa eta gonbidatuak izanen dituzte: Iruñeko Udaleko Berdintasun zinegotzi Zaloa Basabe eta Kultura zuzendari Iñigo Gomez izanen dira, Uxue Rey eta Unai Azparren kazetariek jaien inguruko pasarte eta bitxikeriak izanen dituzte hizpide, Pello Iturria botikariak bestondorako gomendioak emanen ditu eta Julen Urtasun 'Gatza' jatetxeko sukaldaria ere entzunen dugu. FMko 98.3an edo euskalerriairratia.eus-en ere izanen da Sanfermintzaz gozatzeko aukera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!