Jaiak amaituta balantzeak egiteko orduak datoz. Mugimendu feministatik zein egiten duzue?
Orain arte egin dugun bezala salatzen aritu gara gertaera hauek. Ezin dugu balantze positiborik egin. Mugimendu feministak igandean egindako elkarretaratzean esan genuen bi sexu eraso izan zirela eta beste saiakera bat. Atzo arte bigarren bortxaketa ez da konfirmatu modu ofizialean eta gure galdera da: zein interes dago horrenbeste denbora pasatzeko konfirmatu aurretik? Nork dauka interesa guzti hori ez kaleratzeko? Sanferminetan gertatu dena bigarren eraso horrekin azpimarratzekoa da. Guk igandean jada salatu genuen.
Gizarteak badu kontzientzia eta horixe erakutsi zen elkarretaratzean.
Bai. Gizartearen papera aitortu behar da eta ez bakarrik mobilizazioak antolatzen ditugunean, baizik eta, erasoak gertatzen direnean; intentsitate txikikoak diren horietan, adibidez, nola posizionatzen den. Aurten eta aurreko urteetan ere horrenbeste atxiloketa egon dira gizartea kontzientziatua dagoelako eta planto eta esku hartzen duelako eraso horien aurrean.
Nagore Laffageren hilketa eta talde bortxaketa ere gogoan ditugu. Bidea ireki zuten ikuspegia zabaldu eta mugimendu feministak bidea egiteko iritsi garen lekura iristeko. Orain, nora begira jarri beharko genuke jai parekideak lortzeko?
Guri egiten dituten galdera ohikoa da hori. Galdera gizonezkoei eginen nieke, jakiteko, zertara ari diren itxoiten guk jai parekide batzuez dsisfrutatzeko. Izan ditugun eraso guztietan, asko dira intentsitate txikikoak. Emakumeak oraindik ere, horrenbeste borrokaren ondoren eta bi kasu horien ondoren nola da posible oraindik 2026an ere emakumeak ezin egotea lasai peña batean, kalean, ikuskizunetan... inolako gizonik etorri gabe gu molestatzera. Galdera horri erantzutea haiei dagokie. Zertara dauden zain konplizitateak hausteko.