Gaur ere jendetzak hartu du parte entzierroan: jende pilaketak, erorikoak eta Mercadereseko bihurgunean tentsio uneak sortu dituzte Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenek. Hasieratik, Santo Domingoko aldapatik berezik zezen beltzetako batek abiada hartu eta anaien aurretik egin du bidea idiak ere atzean utzita. Itsu itsuan egin du aurrera eskuin-ezker zer zuen begiratu eta arrisku uneak sortuz. Hasiera elkarrekin egin badute ere Mercaderesko erorikoek taldea banatzea eragin dute eta Estafetan lasterkaldi bikainak utzi dituzte. Zezen plazara iritsi dira lehen zezenak bi minutu eta hogei segunduan, baina azken zezen bat, kolore gorrixka zuena itzuli egin da eta zenbait une arriskutsu sortu ditu. Zenbait korrikalariren laguntzaz sartu da bi minutu eta 32 segunduan zezen plazara. Ez dute adarkaturik utzi, baina bederatzi lagunek behar izan dute arreta: eroriko eta kolpeengatik zauriak zituzten. Haritz Pascual Euskalerria Irratikoak kontatu du nolako entzierroa izan den laugarrena. Argazkian klik eginda entzun daiteke.